Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2017ko abenduaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6272

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruz bideratutako 7/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin-behineko neurriak. 7/2017.

Demandatzailea: Angelica Marchine Ubeda Rodriguez.

Abokatua: Juan Arturo Hernandez Rodriguez.

Prokuradorea: Jose Eizaguirre Arocena.

Demandatua: Pedro Exequiel Cardenas Ulloa.

Auzigaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.

Aipatutako judizioan, autoa eman zen 2017-11-16an, eta honela dio haren xedapen-zatiak:

XEDATZEN DUT

Baiesten dut behin behineko neurriak hartzeko Angelica Marchine Ubeda Rodríguez andreak egindako eskaera, Pedro Exequiel Cardenas Ulloa jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, behin-behineko neurri eta efektu hauek hartzea erabakitzen dut:

1.– XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza Angelica Marchine Ubeda Rodríguez amari esleitzen zaizkio.

2.– Alaba adingabe komunaren guraso-ahala ere amari esleitzen zaio.

3.– Ez da bisita-erregimenik ezartzen aitaren eta alaba adingabearen artean.

4.– Aitak hilero 150 euro ordaindu beharko dio amari, alaba adingabearen mantenu-pentsio gisa, eta ordainketa hilaren lehen bost egunetan gauzatu beharko du, amak demandan zehaztutako kontu-korrontean. Zenbateko hori KPIren aldakuntzen arabera eguneratuko da.

5.– Alaba adingabearen aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte guraso biek.

Ez da kostuen inguruan berariazko erabakirik hartzen. Beraz, alderdi bakoitzak berak sorrarazitako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdibana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri (PZL, 773.3 artikulua).

Pedro Exequiel Cardenas Ulloa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2017ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala