Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2017ko abenduaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
6268

AGINDUA, 2017ko abenduaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinarekin ebazten baitira 2017ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak.

Industria, Ikerketa, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (2011ko martxoaren 28ko EHAA, 60. zk.), zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Merkataritzako Sariak; ikusirik Merkataritzako zuzendariaren 2017ko irailaren 5eko Ebazpena (2017ko irailaren 11ko EHAA, 175. zk.), zeinaren bidez argitara ematen baita 2017ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak emateko deialdia, eta horretarako izendatutako Epaimahai Kalifikatzailearen proposamena ezaguturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2017ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak ematea, kategoria bakoitzean, honako hauei:

– Enpresa lankidetza: Blondie & Olé Morena.

– Merkataritza berrikuntza: Joxe Mari Barriola.

– Lanbide ibilbidea: M.ª Eugenia Cortazar.

– Hiriko Merkataritza-inguruneen dinamizazio: BilbaoCentro enpresa-elkartea.

Bigarrena.– 2011ko martxoaren 16ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek aipamen edo errekonozimendu publikoa jasoko dute, hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.


Azterketa dokumentala