Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2017ko abenduaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
6267

AGINDUA, 2017ko abenduaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2017ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduaren bitartez, arautu egiten dira Euskal Turismo Sariak (2014ko maiatzaren 14ko EHAA, 89. zk.). Eta Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen 2017ko irailaren 5eko Ebazpenaren bitartez argitaratu egiten da, 2017ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Turismo Sariak emateko deialdia (2017ko irailaren 13ko EHAA, 175. zk.). Bada, agindu horren 9. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, kontuan izanik ebazpen hori, eta Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena, sariak emateari buruzkoa, ezagutu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra:

1.– Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ikusita, Euskal Turismo Sariak, 2017ko ekitaldikoak, honako hauei ematen zaizkie:

– Kategoria: Berrikuntza Bultzatzea, honako honi: Zerupe Hotela.

– Kategoria: Lehiakortasuna bere jarduera-sektorean, honako honi: Azurmendi Enea, S.L.

– Kategoria: Ibilbide profesionala, honako honi: Juan Jesús Valdelana. Valdelana Upeltegia.

2.– Halaber, epaimahaiak erabaki du, salbuespenez, aitorpen berezia ematea, 2017 urte honetan, FesTVal-i.

3.– 2014ko maiatzaren 7ko aipatu Aginduan ezarritakoarekin bat etorriaz jasoko dute erakunde onuradunek errekonozimendu publikoa, hain justu ere hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.


Azterketa dokumentala