245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
6255
IRAGARKIA, zeinaren bidez epaitzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salan izapidetzen ari den 1206/2017 prozedura arruntean interesa dutenak.
1206/2017 prozedura arrunta Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategoria duen funtzionario batek hasi zuen, Segurtasuneko sailburuaren aginduaren kontra. Agindu horrek, batetik, ez zuen onartu Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko abenduaren 20ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoan adierazitako lehenengo uzia eta, bestetik, ezetsi egin zuen bigarren uzia. Aipatutako 2016ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bitartez Ertzaintzaren karrerako funtzionarioak izendatu ziren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian (2017ko urtarrilaren 2ko EHAA, 1.zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salan bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2017ko abenduaren 14a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.