245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6252
IRAGARKIA, 2017ko abenduaren 13koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzio bat azkentzeko alde bakarreko erabakia jakinaraztekoa.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren erregelamenduaren maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak baliogabetze-eskabidea eskuragarri du Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.