245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6249
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «pazientearen eta haren inguruaren esperientzia ardatz izanik, larrialdietako zerbitzuaren prozesuaren kudeaketa optimizatzeko eredu bat beste batzuekin batera sortzeko kontratua» formalizatzeari buruzkoa.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea, 45 – 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Espediente-zenbakia: G/160/20/0/1421/O001/0000/082017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: pazientearen eta haren inguruaren esperientzia ardatz izanik, larrialdietako zerbitzuaren prozesuaren kudeaketa optimizatzeko eredu bat beste batzuekin batera sortzeko kontratua egitea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 174.000,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia 174.000,00 euro (BEZik gabe).
5.– Esleipena.
a) Data: 2017ko azaroaren 14a.
b) Kontratugilearen profilean noiz argitaratu den: 2017ko azaroaren 14an.
c) Kontratista: Everis Spain, S.L.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 164.430,00 euro (BEZik gabe).
6.– Kontratuaren formalizazioa: 2017ko azaroaren 15a.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 14a.
Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.