Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6243

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 149/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 149/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Monica Legarda Fernandez.

Abokatua: Maria Dolores De Mora-Granados Marchan.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez De Mendiola.

Demandatua: Roberto Antoñana Maestu.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-06an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Isabel Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak Mónica Legarda Fernández andrearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Roberto Antoñana Maestu jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, agindua ematen dut ebazpen honen zuzenbideko bigarren oinarrian adierazitako etxebizitza jendaurreko enkantean salgai jar dadin. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0011-0000-04-0149-17) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamazazpiko urriaren seian.

Roberto Antoñana Maestu demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala