245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6241
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 279/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 279/2016 ahozko judizioa.
Demandatzailea: Ekintza Fundazioa.
Abokatua: Beatriz Alzugaray Beitia.
Prokuradorea: Pablo Jimenez Gomez.
Demandatua: Celso Manuel Figueiras San Martin.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-18an. Hona hemen epaitza:
«Funtsean baiesten dut Ekintza Fundazioak Celso Manuel Figueiras San Martinen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut hauek ordaintzera:
a) 5.131,16 euro eta interpelazio judizialaren egunetiko legezko interesak, gehi kostuak.»
Celso Manuel Figueiras San Martin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.
Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko azaroaren hogeita bederatzia.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.