245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6239
EDIKTUA, 651/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:
Epaitegi honetan, 651/2016 judizio arruntaren autoak bideratu dira, eta, haietan, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak, 2017ko azaroaren 27an.
Florencio Blazquez Alvarez non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, hogei eguneko epean.
Bilbao, 2017ko azaroaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.