Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6237

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 540/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, seme-alaba adingabeentzako neurriei buruz bideratutako 540/2016 prozeduran epaia eman da, aurtengo abenduaren bostean. Interesdunak, Ana Bolena Casañasek, eskura dauka epai horren kopia bulego judizial honetan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zer alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4709). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ana Bolena Casañas demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko abenduaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala