245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
6236
EDIKTUA, 491/2017 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 491/2017 exequaturra.
Alderdi demandatzailea: Jesus Rojo Rios.
Alderdi demandatua: Maria Francisca Mota.
Gaia: exequatur.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:
XEDAPENAK
1.– Errekonozimendua aitortzen zaio Brasilgo Montes Claros eskualdeko 1 zenbakiko notaritzak elkarrekin adostutako dibortzioari buruzko prozeduran 2017-01-17an emandako ebazpenari, zeinetan alderdi izan baitziren.
2.– Errekonozimenduari dagokionez, honako hau da ebazpenaren testua:
Jesus Rojo Riosek eta Maria Francisca Motak osatutako ezkontzaren arteko dibortzioa deklaratzen da.
3.– Maria Francisca Motaren aurkako errekonozimendua da.
4.– Igor bedi exhortoa Barakaldoko Erregistro Zibilera, emandako ebazpena inskribatzeko.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abenduaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.