Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6230

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, irudi-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

2017ko irailaren 11n, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 7ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu honen bidez, 2017. urtean irudi-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da.

Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 7ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala