245. zk., 2017ko abenduaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 4 orri.)
- EPUB (266 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
6226
EBAZPENA, 2017ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2016-2017 ikasturteko IRALE programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak erabakitzen dituena.
Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 24ko Aginduak (EHAA, 2017-06-08) IRALE programaren baitan 2016. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2016-2017 ikasturtearen bigarren txandan irakastordu barnean IRALEn euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2016-2017 ikasturteko bigarren txandan IRALEren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.
Eranskinean adierazten da 2016-2017ko bigarren txandan IRALEn izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 21a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.