Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2017ko abenduaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
6219

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-65/2017-T zehapen-prozeduran egin den ebazpen-proposamena.

Jesus Garcia Ordas jaunari («Orden Club» establezimendua – Telesforo Aranzadi kalea 8, Bilbao) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Iragarki honen bidez jakinarazten zaio 2017ko azaroaren 13an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean. Espediente hori osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik ireki zen, hain zuzen ere, tabakoa erretzen uzteagatik debekatuta dagoen leku batean.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, bai eta Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea 39 A (5. solairua)– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta espedientean dauden agirien kopiak eskuratzeko ere.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2017ko abenduaren 4a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala