Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2017ko abenduaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
6153

EDIKTUA, 5512/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargupeko epaitegi honetan, 5512-16 zenbakiko espedientea ari dela bideratzen, gizartearentzako lanak betearazteko; lan horiek Barakaldoko Betearazpen Penaleko Zerbitzu Erkideak ezarri zizkion (1510450-13- Penal 1 delituak) Constantin Lucian Sevastre zigortuari (AIZ: Y2455908M; azken helbidea: Resurrección Maria de Azkue kalea 3, 2. ezk., Bilbao). Espediente horretan 2017-10-04an autoa eman da, eta honako hau dio xedapen zatiak hitzez hitz:

Constantin Lucian Sevastrek gizartearen alde berrogeita hamar egunez lan egiteko zigorra ez duela bete adieraztea. Zigor hori Barakaldoko Betearazpen Penaleko Zerbitzu Erkideak ezarri zuen (1510450-13- Penal 1 delituak).

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Constantin Lucian Sevastre zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon, 2017ko azaroaren 29an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN EPAILE MAGISTRATUA.


Azterketa dokumentala