Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6081

IRAGARKIA, administrazioarekiko 272/2017 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 272/2017 prozedura arruntean bideratzen ari dena; auzi-errekurtso hori Kirol Justiziako Euskal Batzordeak emandako 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenaren aurka aurkeztu dute. Ebazpen horrek ezesten du Kirol Justiziako Euskal Batzordeak 2017ko martxoaren 16ko Erabakiaren kontra jarritako berraztertze-errekurtsoa. Martxoaren 16ko Erabakiak ezesten ditu Bizkaiko Karate Federazioaren hauteskunde-prozesua deusezteko jarritako errekurtsoak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 14a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala