Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
6072

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita formalizatu egin dela Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017ko hiri-ortofotografia egiteko postprozesu fotogrametrikoetarako zerbitzuaren kontratua (Espedientea: 019SV/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 019SV/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017ko hiri-ortofotografia egiteko postprozesu fotogrametrikoetarako zerbitzua.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan eta Euskadiko lurraldean.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun mila (200.000) euro gehi berrogeita bi mila (42.000) euro BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta berrogeita bi mila (242.000) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko azaroaren 16a.

b) Esleipenduna: Omega cartografía digital SL – Gestión y servicios fotogramétricos SL.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hamasei mila (116.000) euro, gehi hogeita lau mila hirurehun eta hirurogei (24.360) euro BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta berrogei mila hirurehun eta hirurogei (140.360) euro.

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2017ko abenduaren 5a.

b) Kontratista: Omega cartografía digital SL – Gestión y servicios fotogramétricos SL.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala