Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6067

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 74/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 74/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Luis Alonso Garcia.

Abokatua: Pedro Fernandez Sanchidrian.

Prokuradorea: Sebastián Izquierdo Arróniz.

Demandatua: Teresa Dos Anjos Santos eta Ilde Helena Lazaro Augusto.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-20an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Sebastián Izquierdo Arróniz prokuradoreak Luis Alonso García jaunaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Luis Dos Santos Pinto jaunaren jaraunsleen aurkakoa, esan nahi baita Teresa Dos Anjos Santos eta Ilde Helena Lázaro Augusto andreen aurkakoa. Hortaz, jaraunsle horiek kondenatzen ditut ebazpen honen hirugarren zuzenbide-oinarrian aipatzen diren etxebizitza-obrak egitera eta auzi-jartzaileari 379,05 euro ordaintzera, bai eta prozesuaren kostuak ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0011-0000-02-0074-17) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Luis Dos Santos Pinto demandatuaren jaraunsleen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete demandatu jaraunsle iheslariek.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala