Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
6060

AGINDUA, 2017ko abenduaren 12koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen baten borondatezko truke bidezko amortizazioaren emaitza eta ezartzen baitira egindako jaulkipen berriaren ezaugarriak.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko azaroaren 22ko Aginduak (2017-11-27ko EHAA) 2017ko apirilaren 18ko Zor Publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa zabaltzea ekarri du (epemuga: 2022ko apirilaren 30a), 2014ko martxoaren 18ko jaulkipenaren bonuen borondatezko trukearen bidez (epemuga: 2018ko uztailaren 23a). Aipatu azaroaren 22ko Aginduak ezarri ditu haren funtsezko ezaugarriak: urteko interes-tasa nominala, prezioa eta amortizazio-eguna. Jaulkitako zenbatekoa, jaulkipen-eguna eta harpidetzaren prezioa Ogasun eta Ekonomia Sailak zehaztuko ditu, mandatua duen erakundeari edo erakundeei kontsulta egin eta gero.

Truke-aldia amaituta eta jaulkipenaren eta trukearen aipatutako ezaugarriak ezarrita, beharrezkoa da horiek eta horien emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahitaez argitaratzea.

Ondorioz, aipatu azaroaren 22ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau xedatzen dut:

1. artikulua.– 2017ko apirilaren 18ko Zor Publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa zabaltzea. Jaulkipen hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko apirilaren 6ko Aginduaren bidez baimendu zen, zeinaren bidez ezartzen baita 150.000.000 euroko Euskadiko Zor Publiko bat jaulkitzea eta zehazten baitira jaulkipen horren ezaugarri jakin batzuk. Bada, zor publiko horrek apirilaren 6ko eta azaroaren 22ko Aginduetan ezarritako ezaugarriak izango ditu. Jarraian zehazten dira ezaugarriok:

a) Jaulkipen-eguna: 2017ko abenduaren 18a.

b) Urteko interes-tasa nominala: % 0,60.

c) Esleitutako zenbateko nominala: 165.639.000,00 euro.

d) Harpidetzaren prezioa: Zenbateko nominalaren % 101,656096.

Zabalkuntza horri dagozkion bonoek 2017ko apirilaren 6ko Aginduari jarraikiz jaulkitako bonoen eskubide berberak izango dituzte.

2. artikulua.– Hauek dira 2014ko martxoaren 18ko Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen-bonuen borondatezko trukearen emaitzak % 2,00ra (epemuga: 2018ko uztailaren 23a):

a) Truke-eguna: 2017ko abenduaren 18a.

b) Trukearen prezio garbia: % 101,434.

c) Ordaindu beharreko kupoi korritua: % 0,810959.

d) Trukearen benetako prezioa: % 102,244959.

e) Aurkeztutako zenbateko nominala: 165.639.000,00 euro.

f) Onartutako zenbateko nominala: 165.639.000,00 euro.

3. artikulua.– Harpidetutako nominalaren eta trukean itzuli beharreko nominalaren erakundekako banaketa jakinaraziko dio mandatua duen erakundeak sail honi, dagokion sarrera egiteko eta jaulkitzen den eta Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores SA (IBERCLEAR) sozietatean amortizatzen den Zorraren oharren erregistroa egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 12a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala