Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2017ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6053

AGINDUA, 2017ko azaroaren 29koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; horren bidez aldatu egin da Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren (zeinaren bidez «Lurralde Antolamendua, Lanak eta Garraioak eta Trafikoa eta Babes Zibila» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen baitira) II. eranskina, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiaren otsailaren 2ko 10/2017 epaia betez.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren bidez, «Lurralde Antolamendua, Lanak eta Garraioak eta Trafikoa eta Babes Zibila» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira (2015eko azaroaren 30eko EHAA, 228. zk.).

Agindu horren bidez, II. eranskinean zerrendatutako lanpostu hutsak betetzeko berariazko lehiaketa deitzen da. Lanpostu horien artean dago, zehazki, Lanak eta Eraikuntzak Arloko arduradunarena (510942 kodea; 1 hornidura). Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiaren otsailaren 2ko 10/2017 epaiak, hala ere, lanpostu horri eragin dio, eta, bertan ezarritakoaren arabera, ezin da lehiaketa-deialdia egin eta esleitu, ez baita lanpostu hutsa.

Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 104.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 6.1.e) artikuluan eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak 3. artikuluan esleitutako eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanak eta Eraikuntzak Arloko arduradunaren (kodea: 510942; 1 hornidura) lanpostua baztertzea Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren II. eranskinetik (horren bidez, «Lurralde Antolamendua, Lanak eta Garraioak eta Trafikoa eta Babes Zibila» jakintza-arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri-mailetako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira).

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 29a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala