237. zk., 2017ko abenduaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
6007
EDIKTUA, delitu arinen gaineko 426/2017 judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,
Fede ematen dut: delitu arinen gaineko 426/2017 judizioan epaia eman duela 2017-9-14an Angela Fernandez Zabalegui epaitegi honetako epaileak.
Radouane Moussaoui (AIZ: Y2351188G) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Halaber, jakinarazten zaio ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko duela epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko azaroaren hamazortzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.