Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2017ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
6001

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 20koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez anemonen bilketa bertan behera uzten baita Euskal Autonomia Erkidegoan.

Basa-fauna eta -florako espezieak merkataritza-kontrolaren bidez babesteko 1996ko abenduaren 9ko Europako Kontseiluaren 338/97 (EE) Erregelamenduak anemonak sartzen ditu Arriskuan dauden espezieen nazioarteko salmentaren kontrolerako Hitzarmenean (CITES) zerrendatutako espezieen artean.

Nahiz eta erregelamendu horrek harrapatutakoen balizko esportazioari eragingo liokeen, harrapatzen ari diren kopuruak ikusita, beharrezkoa da stockaren ebaluazioa egitea. Horrela, baliabidea bera zehaztu ahalko da eta baita bere iraunkortasuna bermatuko duen harrapaketa-kopurua ere.

Itsas arrantzako martxoaren 13ko 6/1998 Legearen 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoaren arabera, arrantza-agintaritzak baliabideak babestu eta mantentzeko edozein neurri har dezake. Horrela, arrantza antolatu eta araupetzeko hartzen diren neurriek –oinarri arrazoizko batetik abiaturik– itsas baliabideak eta itsasaldeko komunitateen garapena babestu eta mantentzera joko dute.

Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Itsas anemonen bilketa debekatzea, Actiniaria ordeneko espezie guztiak barne, eskuragarri dagoen itsas baliabidearen masa ebaluatu arte.

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko agintzea, eta, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 20a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala