Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2017ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5991

AGINDUA, 2017ko abenduaren 1ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez deialdi publiko bat iragartzen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko: Goi-kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 108. dotazioa.

Sail honetako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan hutsik dago goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (520010 kodea, 108. dotazioa). Beraz, sail honek lanpostu hori (agindu honen eranskinean adierazita dago) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean. Hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, eranskinean ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

Halaber, aipatutako betekizun berberak betez gero, eta baldin eta lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada, hauek ere parte hartu ahal izango dute: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langile horiek har dezakete parte deialdi honetan, edozein administrazio-egoera dutela ere, egoera hauek izan ezik:

Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.

3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako betekizunak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira betekizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango dute agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.

2.– Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute, eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta, halakorik bada, enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak, eta hautagaiek egoki iritzitako gainerako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako betekizunak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Dena den, horiek Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostua lortzen duen pertsonak epe barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 1a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria.

– Kodea: 520010.

– Dotazioa: 108.

– Kidegoak: C1/D1.

– Lanpostu-mailako osagarria: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 2007-10-31.

– Tokia: Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila.

– Destinoko herria: Vitoria-Gasteiz.

Lanpostua betetzeko betekizunak:

– C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.

– Administrarien kidegoan edo administrari laguntzaileen kidegoan urtebeteko edo urte biko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


Azterketa dokumentala