237. zk., 2017ko abenduaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5988
1354/2017 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, José Zubizarreta Salvador jauna aldi baterako izendatu da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu sanitarioko buru, lau urterako, luzatzeko aukerarekin, dermatologia espezialitatean.
Apirilaren 10eko 596/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, dermatologia espezialitatean.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta José Zubizarreta Salvador jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, hau erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buru, dermatologia espezialitatean.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José Zubizarreta Salvador jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: dermatologia.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioak sortzeko data hau izango da: 2017ko azaroaren 20a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, betiere luzapena onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2017ko azaroaren 21a.
Donostialdea ESIko zuzendari Gerentea.
E. (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).
Ekonomia eta Finantzako zuzendaria,
ARANTXA RETES SARATXAGA.