Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5975

EDIKTUA, 331/2015 prozedura arruntari buruzkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 331/15-M arrunta.

Demandatzailea: Beds On Line SLU.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: María Luisa Alonso Jiménez-Bretón.

Demandatua: Viajes Clay Tours SA, Juana María del Campo Arrieta, Gonzalo Conde Del Campo, José María García-Borreguero Palacio, José Julio García Rodríguez eta Manuel López Ros.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan, 66/2017 epaia eman da apirilaren 12an, eta hau da haren epaitza:

«EPAITZA

Baiesten dut Alonso Giménez-Bretón prokuradoreak Beds On Line SLUren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Viajes Clay Tours SA merkataritza-enpresaren eta haren administratzaile sozialen aurkakoa (Juana María Del Campo Arrieta, Gonzalo Conde Del Campo, José María García-Borreguero Palacio, José Julio García Rodríguez). Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileari 10.234,71 euro eta abenduaren 29ko 3/2004 Legearen interesak solidarioki ordaintzera; kostuak demandatuei ezartzen dizkiet.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (2755 0000 04 0331 15) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, "Errekurtsoa" dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuesten direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Viajes Clay Tours SA eta Gonzalo Conde Del Campo demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariek apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala