Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5971

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena. Honen bidez, NBE-2015BA/0018 lankide boluntarioari beka bat emateko UPV-EHU Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzen da. Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2015. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan eman zen laguntza hori, eta deialdiak helburu dauka erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2015eko abenduaren 3ko Ebazpenaren babespean, UPV-EHU Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeari 19.230,46 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Natalia García García lankide boluntarioari beka emateko, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2016ko abenduaren 13ko Ebazpenaren babespean, aipaturiko beka 16.537,81 euro handitu zen; guztira, beraz, 35.768,27 euro.

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2017ko azaroaren 3an bidalitako komunikazioan, partzialki bekari uko egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Eskaera aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak aldeko txostena egin zuen erakunde onuradunak uko egiteko aurkeztutako eskaeraren gainean.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak) 9. artikuluan ezartzen duenez, lankide boluntarioak bekari uko egiteak berekin ekarriko du kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez dira ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Natalia García García lankide boluntarioari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzea. Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2015 urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan eman zen laguntza hori. Deialdi horrek helburu dauka erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea.

Horren ondorioz, UPV-EHU Máster en Cooperación Internacional Descentralizada Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 2.354,14 euro.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu ulertuko da, eta administrazioarekiko auzien bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala