Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5970

HUTS-ZUZENKETA, honako Ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazten duen prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honen gaztelaniazko bertsioan: «Ebazpena, 2017ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazten duen prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda» , (2017ko abenduaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 234. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Laburpenean [Sumario 2017/234 (2/3) orrialdean] eta tituluan [2017/5937 (1/16) orrialdean], honela dio:

«Resolución de 1 de diciembre de 2017, de la Viceconsejera de Administración y Servicios del Departamento de Salud, por la que se hace pública la relación definitiva del procedimiento para determinar los maestros y las maestras a quienes afectan las modificaciones en la relación de puestos de trabajo»

baina honela esan behar du:

«Resolución de 1 de diciembre de 2017, de la Viceconsejera de Administración y Servicios del Departamento de Educación, por la que se hace pública la relación definitiva del procedimiento para determinar los maestros y las maestras a quienes afectan las modificaciones en la relación de puestos de trabajo».


Azterketa dokumentala