Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5965

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zerrendan ageri diren entitateetako langileen prestakuntzarako behin betiko laguntzak esleitzen dituena.

2017ko ekainaren 16an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio, foru-administrazio eta Euskal Herriko Unibertsitateko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Halaber, 2017ko azaroren 14an argitaratu zen behin-behineko laguntzak esleitzen zituen ebazpena.

Behin planaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betetzeko, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek behin betiko ematea, aipatutako entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

Autonomia-erkidegoko udal-administrazioak:

(Ikus .PDF)

Autonomia-erkidegoko foru-administrazioak:

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Unibertsitatea (administrazio eta zerbitzuetako langileak):

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea dagokien entitateei esleitutako zenbatekoen gainerakoa ordaintzeko izapideak hastea.

Hirugarrena.– Agintzea esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten entitateei dagokien diru-kopurua itzultzeko izapideak hastea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPen zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilekoa izango da ebazpena jakinarazten den biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 30a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala