Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5961

1413/2017 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez, Eduardo Fernandez Ibañez jauna izendatzen da aldi baterako Osakidetza Araba Erakunde Sanitario Integratuko Alergologiako zerbitzuburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

2017ko urtarrilaren 23ko 209/2017 Ebazpenaren bidez deialdia egin zen lehiaketa bidez Alergologiako zerbitzuburu lanpostua betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba ESIn (Arabako Erakunde Sanitario Integratua).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Hori guztia aintzat hartuta eta Eduardo Fernandez Ibañez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori bera izendatzea Osakidetzako Araba ESIko Alergologiako zerbitzuburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan zein azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denari jarraikiz, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eduardo Fernandez Ibañez jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko Alergologiako zerbitzuburu.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2017ko azaroaren 1etik aurrera ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, baldin eta ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere, kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea egonez gero, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpenaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 8a.

Arabako ESIko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala