Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2017ko abenduaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5960

AGINDUA, 2017ko azaroaren 16koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetako izendapen askeko lanpostu bat kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Víctor Ricardo Monreal de la Iglesia jauna, berak hala eskatuta, Gipuzkoako Lan Ikuskaritzako izendapen askeko lanpostutik kentzea, 511211 lanpostua 4 dotazioa, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Kargu-kentze honek 2017ko azaroaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 16a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala