232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
MAÑARIKO UDALA
5908
IRAGARKIA, Mañariko zarata-maparen behin betiko onarpena.
Mañariko Udalaren Udalbatzak, 2017ko azaroaren 21ean egindako Ohiko Bilkuran honako hau erabaki zuen:
Lehenengoa.– Mañariko zarata-mapari jarritako alegazioa ez onartzea eta alegazioa jarri duenari erabakia jakinaraztea.
Bigarrena.– Ondorioz, Mañariko zarata-mapa behin betikoz onartzea.
Hirugarrena.– Onespenaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten.
Laugarrena.– Adierazitako iragarkia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Bizkaiko Foru Aldundira igortzea.
Horren guztiaren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean dagokion iragarkia argitaratuz; hori dena Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.3 artikuluarekin bat.
Mañaria, 2017ko azaroaren 23a.
Alkatea,
ENDIKA JAIO BILBAO.