232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (297 KB - 8 orri.)
- EPUB (568 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5905
IRAGARKIA, 2017ko azaroaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Muskiz eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal-mugarteetan, 13,2kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Muskiz TBA 9. ZTOa (Somorrostro 2)» eta «Muskiz TBA 10. ZTOa (Somorrostro 1)» izenekoa, eta haren adarrak.
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta zenbait lege-testutan xedatutakoarekin bat etorriz –testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE), eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA), Zuhaiztietatik igarotzen diren aireko lineek bete beharreko preskripzioak ezartzen dituena–, jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinerako eskabidea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk egin baitu.
Erref.: L-6027 ; L-6494 IFT/MBR.
Esp.: 48-AT-I-2017-00036 (48-AT-H-2004-71).
– Kokalekua: Muskiz eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal-mugarteak.
– Aurrekontua: 12.119,00 euro.
– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.
Jardueraren ezaugarri nagusiak:
Gaur egun dagoen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, 5.918 metroko luzeran, handik aipatu linea igarotzen baita, betiere erregelamenduzko agindu berriak betez. Ukitu beharreko zatiak honako hauek dira: linea nagusiko Muskiz TBAren eta 9008. euskarriaren arteko gunea eta linea nagusiko adarrak.
Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.
Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute Sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran interesdunen zerrenda dago. Bidezko irizten diren alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, 20 eguneko gehieneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2017ko azaroaren 3a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.