232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5902
EDIKTUA, 169/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Ediktuaren hartzailea: Brayan Kevin Valdes Momcomble.
Brayan Kevin Valdes Momcomble-ren aurkako prozedura horretan –demandatua auzi-ihesean da eta helbide ezezaguna du–, epaia eman zen 2017ko martxoaren 30ean.
Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio demandatuari, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.
Donostia, 2017ko azaroaren 13a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.