Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5899

EDIKTUA, 1067/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1067/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ana Maria Pozo Cortes.

Abokatua: Juan Jose Garcia Sanz.

Prokuradorea: María Begoña Rodríguez Inchausti.

Demandatua: Ivan Liñares Carrascosa eta Maria del Mar Rio Vazquez.

Gaia: hitzezko judizioko demanda.

Nik, Begoña Amann Subinasek, Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut: aipatu 1067/16 hitzezko judizioan, autoa eman du epaitegi honetako epaile magistratu M.ª Eugenia Viguri Arribas andreak, 2017ko azaroaren 21ean, egindako akatsa zuzentzeko.

Ezinezkoa izan da Ivan Liñares Carrascosa eta Maria Del Mar Rio Vazquez demandatuak aurkitzea; hori dela eta, ediktu honen bidez, autoa jakinarazten zaie, eta, halaber, adierazten zaie ebazpen horren aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu, hargatik eragotzi gabe jatorrizko ebazpenaren aurka jar daitezkeen errekurtsoak, hura jakinarazi zenean adierazi zirenak (PZLb, 214.4 art.).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ediktu hau ematen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala