Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5898

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 866/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 866/2016 A prozeduran epaia eman da 2017ko azaroaren 9an. Epai hori Ana Joaquina Lasuncion Fernando andrearen eskura dago. Era berean, jakinarazten da epai horren aurka honako errekurtso hau jar daitekeela:

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4709). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenak.

Eta Ana Joaquina Lasuncion Fernando demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko azaroaren bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala