232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5897
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 389/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 389/2015 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Cesar Manuel Angulo Martin.
Abokatua: Luis Miguel Sanchez Rodriguez.
Prokuradorea: Ana Fernández Samaniego.
Demandatua: Pedro Martin San Jose.
Gaia: Diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horren gainean, 118/2016 epaia eman zen, 2016-04-08an. Hau dio epaitzak:
EPAITZA
Osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore Ana Fernándezek aurkeztutako demanda, César Manuel Angulo Martínen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztua, Pedro Martín San Joséren aurkakoa; horrenbestez, Pedro Martín San José kondenatzen dut 8.342,41 euro eta 2014ko martxoaren 11tiko legezko interesak ordaintzera. Ateratzen den diru-kopuruak PZLen 576. artikuluan araututako interesa sortuko du, epai hau eman den datatik aurrera.
Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen da demandatua.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Pedro Martin San Jose demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesen den demandatuak.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko azaroaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.