Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5893

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 27koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen Dekretu-proiektua.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen Dekretu-proiektua egin du. Proiektua Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz izapidetu behar da.

Aipatutako legean jasotako aurreikuspenak betez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2017ko uztailaren 19an, arestian aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Agindua eman zuen; eta geroago, 2017ko urriaren 17ko dataz, dekretu-proiektuaren testua aldez aurretik onartzeko Agindua eman zituen, testu artikulatua idatzi ondoren.

Abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, herritarren eskubideei eta interes legitimoei eragiten dieten xedapenak –kasu honetan gertatzen den legez– eta xedapenen izaerak eskatzen dituen beste xedapenak jendaurrean jarriko dira.

Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen Dekretu-proiektua 20 egun baliodunetan jarriko da jendaurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Aurreko guztia aintzat hartuta, Dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduaren bigarren ebazpen-zatian zehaztutakoaren arabera –Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuaren 14.b) artikuluaren xedatutakoarekin lotuta–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen Dekretu–proiektua jendaurrean jartzea, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkez ditzaten, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da helbide honetan: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza (Donostia kalea 1 – Lakua I eraikina, 1. solairua – Vitoria-Gasteiz), eta eskuragarri egongo da orobat Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: www.euskadi.eus

Hirugarrena.– Alegazioak Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan aurkez daitezke, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehaztutako edozein tokitan ere, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzara zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 27a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.


Azterketa dokumentala