232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5890
EBAZPENA, 2017ko azaroaren 21ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Gurutzeta» LTZaren desegitea eta deuseztapena Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzekoa.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitutako eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.
Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan –bereziki 13. eta 14. artikuluetan– eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela «Gurutzeta» LTZaren (zenbakia: 143; egoitza soziala: Astigarraga, Gipuzkoa) desegitea eta deuseztapena, 2017ko azaroaren 20an. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko EE.NN.SSen Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 21a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.