232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5889
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: AGINDUA, 2017ko azaroaren 2koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarena, 2017ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko azaroaren 2ko Aginduan, 2017ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituenean. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan (2017ko azaroaren 21ko EHAA, 222. zenbakia). Horrenbestez, akatsok zuzendu behar dira hemen:
2017/5601 (45/2) orrialdean, honako hau dioen lekuan:
«(...). Aipatutako estrategiaren aplikazio-eremua osatzen dute Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena eta Santurtziko udalerriek eta Donostiako arrantza-portuak.»
Honako hau esan behar du:
«(...). Aipatutako estrategiaren aplikazio-eremua osatzen dute Bermeo, Mundaka, Ondarroa, Getaria, Mutriku, Berriatua, Elantxobe, Orio, Hondarribia, Pasaia, Zumaia, Lekeitio, Lemoiz, Zierbena eta Santurtziko udalerriek eta Donostiako arrantza-portuak.»
II. Eranskina, 2017/5601 (45/24) orrialdean, honako honengatik aldatu behar da: