232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5886
IRAGARKIA, Araba Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko gainbegirale lanpostu bat (Esterilizazioa eta medikuntza prebentiboa) izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Araba Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko gainbegirale lanpostu bat (Esterilizazioa eta medikuntza prebentiboa) izendapen askez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren eskakizunak web-orri honetan argitaratu dira: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarriei jarraikiz aurkeztu behar dira, bertan aipaturiko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 9a.
Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,
JESUS LARRAÑAGA GARITANO.