232. zk., 2017ko abenduaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OSASUN SAILA
5877
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 252/2017 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko Dekretua aldatzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan zehazten duenez, testuinguruak argi eta garbi aditzera ematen dituen eta dokumentuen esanahia aldatu ez, baina balizko nahasketak saihesteko aldatzea komeni diren hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzendu beharko ditu, testua argitaratzeko agindua eman duen erakundeak eskatuta.
Modu horretako hutsak atzeman dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubidea arautzen duen Dekretua aldatzen duen azaroaren 21eko 252/2017 Dekretuaren euskarazko testuan (2017ko azaroaren 27ko EHAA, 226. zk.). Hona hemen zuzenketak:
2017/5718 (2/2) orrialdean, artikulu bakarrean, hau dio:
«a) Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan ohiko bizilekua izatea eta bertan erroldatuta egotea, hiru hilabetez gutxienez, etenik gabe, osasun-laguntza aitortzeko eskaera egiteko unean. Urtebete horrek eskaera egin aurre-aurrekoa izan behar du.»
Baina hau esan behar du:
«a) Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan ohiko bizilekua izatea eta bertan erroldatuta egotea, hiru hilabetez gutxienez, etenik gabe, osasun-laguntza aitortzeko eskaera egiteko unean. Epe horrek eskaera egin aurre-aurrekoa izan behar du.»