230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BILBOKO UDALA
5853
IRAGARKIA, Bilboko Zaraten 2017ko Mapa Estrategikoa jendaurrean jartzeari buruzkoa, onartu aurreko izapide moduan.
Alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkariak 2017ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, Bilboko Zaraten 2017ko Mapa Estrategikoa onartu aurreko izapide moduan, erabaki du mapa hori jendaurrean jartzea hilabetez, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko, halaxe ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan. Epe horretan, espedienteko agiriak Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailean (Ingurumeneneko Zuzendariordetza-San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza 12, 5. B) eta Bilboko Udaleko webgunean kontsultatu ahal izango dira.
Bilbao, 2017ko urriaren 18a.
Kudeaketako Zuzendariordetzako Euskarri Juridikoko teknikaria,
SONIA CASTAÑARES GANDIA.