Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5852

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendu publikoak emateko hasitako jarduketen artxibatzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan da gauzatu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hori dela eta, argitaratzen da duela urte batzuetatik geldi daudela iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduak emateko espedienteak. Horrela egiaztatuta gelditu da Agentzia honek burutu dituen eguneratze eta erregulazio lanetan. Kontuan izanda igarotako denbora, eta eskatzailearen aldetik ez dela inolako jarduerarik burutu eskatutakoaren tramitazioarekin jarraitzeko, iritzi da uzian atzera egin dela. Ondorioz, jarduketen artxibatzea dagokio.

Edozein administrazio-ekintza gauzatu aurretik, beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Alegazioak Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusira zuzenduko dira. Helbidea: Orio Kalea, 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Interesdunek ez badituzte beharrezkoak diren jarduerak burutzen espedienteen tramitazioari berriz ekiteko 3 hilabeteko epean, atzera egindakotzat joko da. Hortaz, horien iraungitzea aitortu, eta jarduketen artxibatzea adostuko da aplikatu beharreko legeriari jarraikiz.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 7a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala