230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5843
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 303/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa, 303/2017.
Alderdi demandatzailea: Naomi Nyarko.
Alderdi demandatua: Emmanuel Yaw Mensah.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
504/2017 epaia, Naomi Nyarko demandatzaileak eta Emmanuel Yaw Mensah demandatuak adostasunik gabeko dibortzio baterako auzian bideratutako 303/2017 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.
Emmanuel Yaw Mensah demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.