230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5842
EDIKTUA, delitu arinen gaineko 269/2017 berehalako judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Nora Albizua de Castro andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 269/2017 judizioan, epaitegi honetako epaile Jorge Martinez Morenok epaia eman du, 2017-08-02an.
Chakib Khames non dagoen ez dakigunez, honen bidez jakinarazten zaio epaia. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegira zuzenduta, bost eguneko epean.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko azaroaren zortzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.