Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5841

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 644/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 644/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Mar Garcia Ares.

Abokatua: Antonio Beneitez Rodriguez.

Prokuradorea: Juan Angel Ferros Presa.

Demandatua: Ricardo Gorospe Manase.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-02an. Hona hemen epaitza:

Osorik baietsi dut Juan Ángel Ferros Presa prokuradoreak Maria del Mar García Aresen izenean eta bera ordezkatuz aurkeztu duen demanda, Ricardo Gorospe Manaseren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari zenbateko hauek ordaintzera:

1.– 12.945,76 euro.

2.– Aipatu zenbatekoaren (12.945,76 euro) legezko interesak, demanda jarri zenetik aurrerakoak (2016-06-21).

3.– Judizioko kostuak ordaintzera.

Ricardo Gorospe Manase demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala