Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5839

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 2283/2017 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 2283/2017 prozedura arrunteko apelazioa.

Errekurtsogilea: Jose Maria Alsua Telletxea jn.

Abokatua: Jose Antonio Garcia Betes jn.

Prokuradorea: Fernando Castro Mocoroa jn.

Alderdi errekurritua: Pedro Antonio Aguirre Ayestaran, Justo Maria Ibarbia Maiz eta Rosario Perez Cuadrado.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2017-11-10ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ezesten dugu José Maria Alsua Tellechea jaunak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, honako epai honen aurkakoa: 70/2015 prozedura arruntean Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiak 2017ko martxoaren 27an emandako epaia. Horrenbestez, osorik berresten dugu errekurritutako ebazpena.

Alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu apelazio-errekurtsoaren ondorioz sortutako kostuak.

Auzialdian sortutako kostuen inguruko erabakiari eusten diogu, auzialdi-epaian jasotako moduan.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Jose Maria Alsua Telletxea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko azaroaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala