230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5838
EBAZPENA, 2017ko azaroaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, musika 2017. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.
AURREKARIAK
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2017ko apirilaren 27ko Ebazpenak, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza birak sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.
Agindu horren 11. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.
Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Musika bira eta kontzertu berezien laguntzak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
– Lehendakaria: Irene Larraza Aizpurua, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.
– Idazkaria: Kizkitza Galartza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.
– Bokalak:
– Raul Urkiza jauna, edo haren ordezkoa.
– Alex Aginagalde Lopez jauna, edo haren ordezkoa.
– Mikel Lasa Iza jauna, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Donostia, 2017ko azaroaren 21a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MIREN BEGOÑA ARZALLUZ LOROÑO.