Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5837

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 24koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinen bidez irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi laguntzak ematen baitzaizkie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2017-2018 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei.

Kontuan harturik zer dioen Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 18ko Aginduak (agindu haren bidez, irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten zaie, hain zuzen ere, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2017-2018 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei), aurkeztutako eskabideak eta ebaluazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta deialdia egiten duen Aginduaren 12. artikulua aplikatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elkarteei zehazten diren laguntzak ematea, kasuan kasurako zehaztutako zenbatekoetan.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Laguntzak bi ordainketatan gauzatuko dira:

a) Aurre-ordainketa bat egingo da, diru-laguntzaren % 20koa, emandako laguntza onartu eta berehala.

b) Gainerakoa, diru-laguntza osoaren % 80, bitarteko txostena aurkeztu ondoren ordainduko da. Hartan, proiektuaren ordura arteko garapena zein izan den jasoko da eta ikastetxeetan garatzen ari diren lan-plangintza aipatuko da. Txosten hori 2018ko urtarrilaren 7tik 31ra aurkeztuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 24a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.


Azterketa dokumentala