230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (240 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5831
EBAZPENA, azaroaren 20koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da zer diru-kopuru eta nori eman zaion, Euskal Autonomia Erkidegoko gazte ekipamenduen sarea bultzatzeko 2017rako diru-laguntzak emateko modua arautzen eta deitzen duen Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuaren 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren babesean.
Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen du-eta 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren 16.4 artikuluak.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuaren 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren babesean 2017. urtean onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 20a.
Gazteriako zuzendaria,
ANDER AÑIBARRO MAESTRE.